Politika
Ikurren Legea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Ikurren Legea baliogabetuta badago ere, Iruñeko epaile batek ebatzi du legez kanpokoa izan zela Burlatako udaletxean ikurrina jartzea.
Ikurrina Iruñeko udaletxean. Artxiboko argazkia: EiTB
Administrazio auzietarako Iruñeko epaitegiaren arabera, legez kanpokoa izan zen Burlatako udaletxean ikurrina jartzea, Nafarroako Ikurren Legea baliogabetuta dagoen arren.
2017ko abuztuaren 14an ikurrina jarri zuten Burlatako udaletxeko balkoian. Espainiako Estatuak salaketa aurkeztu zuen eta epaitegiak arrazoia eman dio orain.
Ebazpenaren arabera, egun indarrean dagoen araudiak ez du ahalbidetzen Nafarroako erakunde publikoen egoitzetan ikurrina jartzea, "eta Nafarroako Ikurren Legea baliogabetu izanak bestelako interpretazioak egiteko aukera guztiak ixten ditu".
Epaileak dio Ikurren Legeak "salbuespen kasuetan" beste herrialde, erkidego edota herrietako banderak jartzeko aukera ematen zuela, adibidez, bisita ofizial baten edo ospakizun baten aitzakian.
Baina orain, lege hori indargabetuta dagoenez, "ez dago inolako aukerarik udaletxe batean ofizialak ez diren banderak jartzeko, udal batek ezin duelako galarazita ez dagoen guztia modu orokor batean exekutatu".
Horrez gain, ebazpenak dio 1981ko legeak erregulatzen duela banderen erabilera eta, arau horren arabera, eraikin eta administrazioen egoitzetan hiru bandera izan behar direla: Espainiakoa, erkidegoarena eta udalerriarena.
Beraz, joan den udan Burlatako udaletxean ikurrina jartzeko erabakiari "babes legala ematen dion araudirik ez" dagoela ondorioztatu du epaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa