13:34

Politika

Eusko Jaurlaritza

'Gehiegizkoa da Amaiurreko senataria jotzeagatik ertzain bati ezarritako zigorra'

Agentziak | Erredakzioa

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen ustez, Amalur Mendizabal senatari izateak zerikusia izan du zigorraren tamainan.

  • Josu Zubiaga, Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan.

    Josu Zubiaga, Radio Vitorian gaur egin dioten elkarrizketan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearen ustez, Amalur Mendizabal Amaiurreko senataria jotzeagatik ertzain bati ezarritako bi urteko kartzela zigorra "gehiegizkoa" da.

Gipuzkoako Auzitegiak ostiralean eman zuen epaiaren berri. Lesio delitu bat egotzita, bi urteko kartzela zigorra ezarri zion Amalur Mendizabal senatariari borraz buruan jo zuen agenteari. Herriraren kontrako operazioa salatzeko Hernanin izandako elkarretaratze batean jazo zen Ertzaintzaren oldarraldia, 2013an.

Sailburuordearen iritzian, "Amalur Mendizabal senatari izateak agian zerikusia izan du zigorraren tamainan".

Zubiagak nabarmendu duenez, "gertatutakoa eta ondorioak alderatuta zigorra neurrigabea dela uste dut".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena