13:03

Politika

EPAIKETA

Bi urteko kartzela zigorra jarri diote Amaiurreko senatari bat jo zuen ertzainari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, bi urterako enplegu eta soldata gabe zigortu dute, eta 3.600 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Amalur Mendizabali.

  • Amalur Mendizal, zaurituta. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

    Amalur Mendizal, zaurituta. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoako Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio 2013an Amalur Mendizabal Amaiurreko senataria jo zuen ertzainari. Gainera, bi urterako enplegu eta soldata gabe zigortu dute, eta 3.600 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Amalur Mendizabali. 2013ko irailaren 30ean gertatu zen, Hernanin.

Ertzainak borraz buruan jo zuen Amalur Mendizabal, eta zauria egin zion.

Gertaturikoari buruzko bideo bat zabaldu zuten Youtuben, eta, hain justu, irudi horiek erabakigarriak izan dira epaimahaiak ertzaina errudun jotzeko. Epaileen esanetan, ertzainaren jokabidea "justifikaezina" eta "zuzenbidearen kontrakoa" izan zen.

"Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko polizia profesional bat da, antzeko egoeretan jarduteko prestatua eta borra bezalako instrumentu bat erabiltzearen ondorioak ezagutzen dituena. Agerikoa da haren jarduerak mina eragin zuela", adierazi du epaimahaiak.

Epaimahaiak aintzat hartu ditu bai fiskalak bai biktimak egindako eskariak. Ertzainaren abokatuak, ostera, absoluzioa eskatu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena