13:05

Politika

Eusko Legebiltzar

Ganberak eskola-jangelen auzian erantzukizun politikoak egon ote ziren ikertuko du

Agentziak | Erredakzioa

Hezkuntza Sailak jantoki zerbitzua eskaintzen duten enpresak kontratatzeko prozesua ikertuko du batzorde batek. Elkarrekin Podemosek, PPk eta EH Bilduk egin dute ekimenaren alde.

  • Ume batzuk eskolako jantokian. EiTB

    Ume batzuk eskolako jantokian. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elkarrekin Podemosen, PPren eta EH Bilduren aldeko botoekin, ganberan batzordea osatzea onartu du Eusko Legebiltzarrak eskola-jangelen auzian erantzukizun politikoak egon ote ziren ikertzeko. Auzia 2016tik dator, orduko hartan Lehiaren Euskal Agentziak 18 milioi euroko isuna ezarri zien hainbat enpresari prezioak adosteagatik. Legebiltzarrak berak auzia ikertzea eskatu zion Fiskaltzari, baina horrek artxibatu egin zuen, delitu zantzurik ez zegoela argudiatuta.

Elkarrekin Podemosek eta Alderdi Popularrak elkarrekin aurkeztutako proposamena da aurrera atera dena. Bi alderdion eta EH Bilduren botoei esker onartu dute. EAJk eta PSE-EEk zuri bozkatu dute.

Onartutakoaren arabera, batzorde bat eratuko dute Legebiltzarrean Hezkuntza Sailak eskola-jangelen zerbitzua eskaintzen duten "enpresak kontratatzeko jarraitzen duen prozesua" ikertzeko.

Fiskaltzak auzia artxibatu zuen 2016ko ekainean, enpresok prezioak adostu zituztela frogatzen zuen zantzurik topatu ez zituela eta. Aurrez, 2016ko otsailean, isun milioiduna ezarri zien zazpi enpresari. Enpresek, baina, helegitea aurkeztu zuten eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak % 60 murriztu zien isuna. Dena dela, frogatutzat jo zuen enpresok ituna egin zutela prezioak adosteko, eta hori Eusko Jaurlaritzaren "erreakzio, ikerketa eta prebentzio faltagatik" jazo zela.

Aurretik ere Legebiltzarrean ikerketa batzordea sortzea eskatu zuten taldeek. 2016ko apirilean, tankerako proposamena aurkeztu zuten PPk eta UPyDk, baina EH Bilduren aldeko botoak baino ez zituen jaso (EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu zuten).

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena