Politika
'De Miguel auzia'
agentziak | erredakzioa
Miren Azkaratek, Kultura sailburu izan zenean, ustezko ustelkeria sarearekin sinatutako kontratu batzuen harira eskatu zuen haren deklarazioa Francisco Javier Sanchez Robles auzipetuaren abokatuak.
'De Miguel auziaren' epaiketaren lehen eguna. Argazkia: EFE.
Miren Azkarate Kultura sailburu izandakoak 'De Miguel auzian' lekuko gisa deklaratzeko eskaria atzera bota ustezko ustelkeria sarea epaitzen ari den Jaime Tapia magistratuak.
Francisco Javier Sanchez Robles 2003 eta 2009 urte artean Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria izandakoa da auzipetuetako bat, eta haren abokatuak eskatu zuen, alegazioen txandan, Miren Azkaratek epaiketan deklaratzea, Kultura sailburu izan zenean ustezko ustelkeria sarearekin nahasitako hainbat enpresekin sinatutako kontratuen inguruko azalpenak eman zitzan.
Aurretiazko eginbideei buruzko autoan, Tapia epaileak Fiskaltzak eta defentsako abokatuek egindako hainbat eskariren inguruko erabakiak plazaratu ditu, tartean, Azkarateren deklarazioari buruzkoa.
Auzipetuen eskubideak urratzeagatik eta froga manipulatzeagatik prozedura osoa bertan behera uztea ere eskatu zuten auzipetuen abokatuek, baina eskari horren inguruan erabakirik ez duela hartuko esan du epaileak, harik eta epaiketa amaitu arte.
Halaber, urtarrilaren 18ko saioan aurreratu bezala, 26 auzipetuek epaiketaren azken zatian deklaratzeko eskaria onartu egin du magistratuak. Alegia, lekukoek eta perituek deklaratu ondoren eseriko dira epailearen aurrean auzipetu guztiak.
Ordura arte, akusatuek ez dute epaiketaren saioetara joan beharrik izango. Otsailaren 19an berrekingo diote makroepaiketari Arabako Lurralde Auzitegian.
26 auzipetu
Urtarrilaren hasieran abiatu zen epaiketa, aurretiazko eginbideekin. 26 pertsona daude auzipetuta, horietako batzuk EAJko kargudunak izandakoak.
Fiskaltzaren arabera, 2005a baino lehen sortutako sozietate sarea zuzendu zuen Alfredo De Miguel Arabako jeltzaleen 'bigarrena' izandakoak, "norbera eta hirugarren pertsonak aberasteko irabazi ekonomikoak lortzeko". Horretarako, EAJko kide izateak ematen zizkion ardura politiko
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa