Politika
Estatutu politiko berria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Are gehiago, erreforma gauzatu ahal izateko behar adina adostasunik ez dagoela azpimarratu du Alfonso Alonso buruzagiak.
Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea. Argazkia: EFE
Euskadiko Alderdi Popularrak Gernikako Estatutua bere horretan mantentzea defendatuko du Eusko Legebiltzarreko Autogobernu lantaldeak bihar egingo duen bileran. Are gehiago, erreforma bat gauzatzeko behar adina adostasunik ez dagoela azpimarratu du Alfonso Alonso buruzagiak.
Alonsok hedabideen aurrean hitz egin du gaur, Gasteizen, bihar egingo den Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren lantaldearen bileran Euskadiko PPk defendatuko duen jarrera azaltzeko.
Antza denez, autogobernua gaurkotzeari ekiteko dokumentuak aurkeztuko ditu alderdi bakoitzak biharko bileran.
Hala ere, Alonsoren hitzetan, "une honetan ez dago erreforma bat gauzatzeko behar adina baldintzarik eta adostasunik". Estatutua egun dagoen moduan "atsegin" duela esan du, eta bere horretan defendatzen jarraituko duela.
Bestalde, Alfonso Alonsoren ustez, Eusko Legebiltzarreko Autogobernurako lantaldearen asmoa ez da Gernikako testua erreformatzea, autogobernu ereduaren "berrikuspen oso sakona" egitea baizik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa