Politika
KATALUNIAKO INBESTIDURA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maria Sirvent CUPeko diputatuak azpimarratu duenez, bere alderdiak ez du parte hartuko Auzitegi Konstituzionalaren neurrira egindako inbestidura saioan.
Maria Sirvent (eskuinetik hasita bigarrena) eta gainerako CUPeko diputatuak Parlamentuan. EFE
Maria Sirvent CUPeko diputatuak astelehen honetan ohartarazi duenez, Carles Puigdemont Generalitateko presidente izendatzeko plana aldatuz gero, CUP alderdiak hautsi egingo luke Junts per Catalunya (JxCat) eta ERC alderdiekin lortutako inbestidura akordioa.
"Ez dugu Auzitegi Konstituzionalaren neurrira egindako osoko bilkura batean parte hartuko", esan du ohar batean. Adostutako baldintzak aldatuko balira, lorturiko akordioak berriro negoziatzen hasi beharko luketela nabarmendu du Sirventek.
Carles Riera eta Vidal Aragones CUPeko diputatuak Carles Puigdemont presidentegaiarekin Bruselan elkartu diren egun berean egin ditu adierazpenok Maria Sirventek. Hala eta guztiz ere CUPeko iturrien esanetan, aipaturiko oharrak ez du zerikusirik Bruselako bilerarekin eta barne eztabaida egin ostean baloratuko dute.
Urtarrilaren amaieran, Carles Puigdemont presidente izendatzeko akordioa lortu zuten JxCat, ERC eta CUPek. Azkenean, ordea, ez zuten akordioa sinatu eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak atzeratu egin zuen urtarrilaren 30erako aurreikusita zegoen inbestidura saioa. Hori dela eta, tentsioa sortu zen alderdi independentisten artean.
CUPek zehaztu duenez, JxCat eta ERCk inbestidura sinboliko bat egiteko eta Generalitateko presidente izateko beste hautagai bat aurkezteko asmoa baldin badute berriro ere negoziazio mahaian eseri beharko dute hiru aldeek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa