12:33

Politika

KATALUNIA

CUPeko bi diputatu Bruselara joan dira Puigdemontekin bilera egiteko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Igandean ERCk eta JxCatek bilera egin zuten Bruselan, inbestidura saioaren harira sortutako korapiloa askatzeko asmoz. Bi aldeen esanetan, negoziazioak 'bide onetik' doaz.

  • Carles Riera CUPeko diputatua. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.

    Carles Riera CUPeko diputatua. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Riera eta Vidal Aragones CUPeko diputatuek Bruselara bidaiatu dute gaur, Carles Puigdemont Junts per Catalunyako (JxCat) Generalitateko presidentegaiarekin bilera egiteko. CUPeko iturriek azaldu dutenez, Puigdemont "entzutera" doaz.

La Vanguardia egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Puigdemont bera jarri zen atzo CUPekin harremanetan inbestidurari begira beraiekin bilera bat egin nahi zuela esanez.

Iturri berak azaldu duenez, Puigdemontek proposatuko diena "entzutera" doaz Bruselara. Carles Puigdemont presidente izendatzeko akordioa lortu zuten JxCat, ERC eta CUPek urtarrilaren 30ean, inbestidura saioa egitekoa zen egunean.

Azkenean, ordea, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak atzeratu egin zuen urtarrilaren 30erako aurreikusita zegoen inbestidura saioa. Hori dela eta, tentsioa sortu zen alderdi independisten artean.

JxCat eta ERC alderdiek bilera egin dute asteburuan, eta, akordiorik lortu ez badute ere, negoziazioak "bide onetik" doazela azpimarratu dute bi aldeek. Puigdemonten inbestidura desblokeatzea dute helburu harremanok.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena