16:38

Politika

Katalunia

Auzitegi Gorenak deklaratzera deitu ditu Artur Mas, Anna Gabriel eta Marta Rovira

Agentziak | Erredakzioa

Mireia Boyak (CUP), Marta Pascalek (PDeCAT) eta Neus Lloverasek (Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartea) ere deklaratu beharko dute Llarena epailearen aurrean.

  • Marta Rovira Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Marta Rovira Kataluniako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileak deklaratzera deitu ditu Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Marta Rovira ERCko buruzagia eta Anna Gabriel CUPeko bozeramaile ohia.

Era berean, Marta Pascal (PDeCAT), Mireia Boya (CUP) eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea ere deitu ditu deklaratzera.

Gabrielek eta Boyak otsailaren 14an deklaratuko dute; Pascalek eta Rovirak, hilaren 19an; eta Masek eta Lloverasek, 20an.

Duela gutxi argitaratutako auto batean, Llarena epaileak Kataluniako independentzia prozesuari lotutako ikerketa zabaltzea erabaki zuen, prozesu hori koordinatu behar zuen batzorde estrategikoko ustezko kideak ikertuta.

Epailearen arabera, batzorde hori hainbat lagunek osatzen zuten: Kataluniako Gobernuko presidenteak eta presidenteordeak; talde parlamentario independentistetako presidente eta bozeramaileek; alderdi independentistetako buruzagiek; ANC eta Omnium elkarteetako arduradunek; eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteetako presidenteak eta presidenteordeak.

Independentzia aldarrikatu ostean, Kataluniako errepublika gauzatzeko eman beharreko urratsak koordinatzea eta gauzatzea omen zen pertsona horien ardura.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena