Politika
Espetxeratzeak
Agentziak | Erredakzioa
Nazio Batuen Erakundearen erabakia ez da Espainiarentzat loteslea izango, baina espetxetik ateratzeko "presionatzeko" balio izango du.
Junqueras, Forn, Sánchez y Cuixart
Oriol Junqueras ERCko buruak, Jordi Sanchez PDeCATeko buruak Kataluniako Parlamentuan, eta Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak beren espetxeratzea Nazio Batuen Atxilotze Arbitrarioen aurkako Lantaldearen esku jarri dute ostegun honetan.
Ben Emmerson nazioarteko eta giza eskubideen legegintzan aditua den Erresuma Batuko abokatuk, gaur (osteguna), Londresen emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, atxiloketok oinarrizko eskubideak urratzen dituzte; eta, ildo horretan, NBEk Espainia "presionatu behar du pertsona horiek atxilotuta jarraitu ez daitezen".
Atxiloketa Arbitrarioaren Lantaldea 1991n sortu zuten, NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak bultzatuta. Bertan, adituek nazioarteko itunen, esaterako, Giza Eskubideen Deklarazioaren, aurkako espetxeratzeak ikertzen dituzte.
Argudioak
Abokatuaren hitzetan, atxiloketa horiek "giza eskubideen legeari irain" egiten die, hainbat arau urratzen baitituzte: alde batetik, elkarte eta adierazpen askatasuna, eta bestetik, bizitza publikoan parte hartzeko eskubidea. Hori dela eta, espetxeratuak arrazoi politikoengatik diskriminatu egin dituztela uste du Emmersonek.
Bestalde, matxinatze eta sedizio delituak "kargu kriminal eutsiezinak" direla esan du; halaber, espetxeratuak pertsona baketsuak direla uste du, eta azkenik, Espainia gaizki ari dela salatu du, Europako beste herri demokratikoek jardungo liratekeen bezala jokatzen ez dabilelako.
Lantaldeak Junqueras, Sanchez eta Cuixarti arrazoia emango balie, hurrengo pausua Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea izango litzateke, eta kasu horretan, epaitegi horren erabakia Espainiako Gobernuarentzat "loteslea" izango litzakeela gogoratu du abokatuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa