12:14

Politika

Katalunia

Espainiako Gobernuak Puigdemonten inbestidura atzeratu izana txalotu du

Agentziak | Erredakzioa

Iragarpena egin baino minutu batzuk lehenago, inbestidurari eusteak ekar liezaizkiokeen ondorioez ohartarazi du Rajoyk Torrent.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak txalotu egin du Kataluniako inbestidura saioa atzeratu izana. Roger Torrenten erabakia "legea errespetatuta" eta "Zuzenbide Estatuak behartuta" hartu dela uste du Rajoyren Gobernuak.

Espainiako Gobernuko iturriek albistea ezagutu ostean nabarmendu dutenez, "legea errespetatuta eta Zuzenbide Estatuaren jardunak behartuta atzeratu dute Puigdemont iruzur eginez presidente egiteko inbestidura".

"Demokraziari burla egitea saihestu dugu Gobernuak jarritako helegiteari eta Auzitegi Konstituzionalak ezarritako kautelazko neurriei esker", gaineratu dute ingurumari horren aurrean.

Gobernu Zentralaren ustez, independentistek "badakite legea nahitaez bete behar dutela, herritar guztiek bezala. Gobernu honek legea eta erakundeak defendatzen jarraituko du".

Roger Torrentek iragarpena egin baino minutu batzuk lehenago elkarrizketatu dute Mariano Rajoy Espainiako presidentea TVEn. "Inbestidurari eutsiz gero, erantzukizunak bere gain hartu beharko ditu Torrentek", aurreratu du Rajoyk.

k.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena