Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, ERCko presidenteak legezko egin du astearte honetako inbestidura saioan botoa delegatu ahal izateko eskaera Kataluniako Parlamentuan.
Kataluniako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak, Kataluniako prozesuaren auzia ikertzen duenak, Oriol Junqueras Kataluniako presidente ohiari, Joaquim Forn Barne kontseilari ohiari eta Jordi Sanchez ANCko buruzagi ohiari berriro ere esan die ez dutela Kataluniako Parlamentuan asteartean izango den inbestidura saiora sartzeko baimenik, baina botoa delegatu dezaketela.
Forn eta Sanchezen abokatuek (Junquerasek ere bat egin zuen) aurkeztutako helegitea errefusatu du magistratuak auto batean, urtarrilaren 12an Kataluniako ganbera eraikitzeko saiora joatea galarazi izanaren kontra. Ebazpenean Fornez hitz egiten badu ere, azken honek aulkiari uko egin zion lehengo astean, beraz, erabakiak ez du eraginik haren kasuan.
Halaber, haien jokaera soziala eta politikoa eskatzen duten baimenarekin "bateraezina" dela azaldu die, helegitearen gaitzespena justifikatuz. Delituzko ekintzak errepikatzeko arriskua ere badagoela esan du, eta, honenbestez, eskatutako baimenik ezin dutela lortu.
Beraz, epaileak Junqueras eta Sanchez Kataluniako Parlamentuan izatea errefusatu du, "bidegabeki dauzkaten" ordezkaritza funtzioak mantentzen dituztelako, eta "gure bizikidetzaren legezko testuingurutik indarkeriazko mobilizazioekin manifestatzera itzultzeko balizko lidergoagatik".
Junquerasek botoa delegatzea eskatu du
Oriol Junqueras ERCko presidenteak legezko egin du astearte honetako inbestidura saioan botoa delegatu ahal izateko eskaera Kataluniako Parlamentuan, Sergi Sabria alderdiko bozeramaileak emandako prentsaurrekoan azaldu duenez.
Junqueras Estremerako kartzelan da iazko azaroaren 2tik, eta ganbera eratzeko urtarrilaren 17ko saiorako ere ordezkaritza eskatu zuen: Mahaiak baimendu egin zuen, eta Espainiako Gobernuak aurkatzeari uko egin zion.
Ganberako abokatuen txosten baten ustez, Araudiaren aurkakoa da Belgikan dauden auzipetutako diputatuek edota kartzelan daudenek botoa delegatzea, baina erabakia Kataluniako Parlamentuko mahaiak hartu behar du; asteartean hartuko du erabakia.
-[endif] -->2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa