11:48

Politika

Kataluniako inbestidura

Serretek, Puigek eta Ponsatík uko egiteak Puigdemonten inbestidura berma dezake

Agentziak | Erredakzioa

CUPen babesa lortuz gero, bloke independentistak 66 boto izango lituzte; independentziaren aurkako alderdiek, berriz, 65.

  • Kataluniako Parlamentua. EiTB

    Kataluniako Parlamentua. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Meritxell Serret (ERC), Lluís Puig eta Clara Ponsatí (JxCat) diputatuek aktari uko egiteak Puigdemont bigarren itzulian presidente izendatzea bermatuko luke, baldin eta CUPeko lau diputatuen babesa lortuko balu. Oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten.

Hiru akta horiek alde batera utzita, JxCateko 32 diputatu joango lirateke inbestidura saioa. ERCko 30 botoak eta CUPen laurak batuta, bloke independentistak 66 diputatu izango lituzte; independentismoaren aurkakoek (65) baino bat gehiago.

Egoera horrekin, auzipetuta dauden lau diputatu independentisten babesa ez litzateke beharrezkoa izango: Oriol Junqueras (ERC), Jordi Sànchez (JxCat) –espetxean-, eta Bruselan dauden Toni Comín (ERC) eta Puigdemont (JxCat).

Puigdemont ez lukete lehen bozketan presidente izendatuko, gehiengo osoa beharko lukeelako. (68 boto), eta oraingoz ez du babes hori.

Jakingai dago, halaber, Puigdemontek itzultzea erabakitzen duen (atxilotu eta espetxeratzeko arriskuarekin) edo Roger Torrent Parlamentuko presidenteak Konstituzionalaren ebazpena urratu eta inbestidura telematikoa bultzatzen duen.

Puigek eta Ponsatík gaur goizean jakinarazi dute erabakia Kataluniako Parlamentuan, baina Serretek oraindik ez du egin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena