Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, CUPek jakitera eman du Junts per Catalunyarekin eta ERCrekin akordioa lotu duela proiektu independentista sustatuko duen batzar konstituziogilea sortzeko asmoz.
Sergi Sabria ERCko bozeramailea. Argazkia: EFE
Datorren astearteko inbestidura-saioan gainean Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren harira, Sergi Sabria ERCko bozeramaileak esan du "erasoa orain inoiz baino handiagoa" dela, eta "horrek argi utzi du Puigdemont gure hautagaia izan behar dela, Junts per Catalunyarena, ERCrena, CUPena eta demokrata guztiena".
RAC1 irrati-kateari eskainitako elkarrizketan Sabriak berretsi du alderdi independentisten asmoa izango dela datorren asteartean Kataluniako Parlamentuan "inbestidura-saioa egitea eta Puigdemont presidente inbestitzea".
Hori dela eta, "zentzugabekeria juridiko"tzat jo du Konstituzionalaren ebazpena, horrek zehazten baitu Carles Puigdemont inbestidura-saioan egon beharko dela, inbestitua izateko, epailearen baimena jaso ostean.
CUP
Bestalde, Carles Riera CUPeko diputatuak jakitera eman du Junts per Catalunyarekin eta ERCrekin akordioa lotu dutela proiektu independentista sustatuko duen batzar konstituziogilea sortzeko asmoz. Dena dela, lanean ari direla dio, eta gaineratu duenez, "akordioa oraindik ez dugu itxi".
Catalunya Radiori egindako adierazpenetan Rierak esan duenez, "Kataluniako Gobernuan sartzeko aukera ez dugu planteatu", eta aurreratu du Kataluniako Gobernuak hartzen badu Errepublika gauzatzeko konpromisoa, inbestidura-saioan bozkatuko dutela JxCat koalizioaren hautagaiaren alde, Carles Puigdemonten alde, hain zuzen ere.
Gauzak horrela, Rierak azpimarratu du ez dutela Puigdemont ez den beste hautagairik onartuko. "Adostutako hautagaia aurkezten bada bakarrik joango gara inbestidura-saiora", ondorioztatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa