Politika
Erreakzioak
Konstituzionalaren erabakia onartzea eskatu dute PSCk, Ciudadanosek eta PPk
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako Parlamentuko oposizioak larunbatean onartutako ebazpena errespetatzea aldaarrikatu die 'erakunde eta alderdiei kataluniarrei'.
-
Auzitegi Konstituzionala. EiTB
Larunbatean Auzitegi Konstituzionalak Puigdemonten inbestidura telematikoa bertan behera uzteko hartutako erabakia errespestatzea eskatu die "Kataluniako erakundeei eta alderdiei" Salvador Illa PSCko Antolakuntza idazkariak. Ebazpena "argigarria" dela gaineratu du.
Illak hedabideei adierazi dienez, "ez dagoela Espainiako Gobernuaren baldintzapean erakutsi du Konstituzionalak", aho batez hartutako erabakiarekin.
Ciudadanosek Konstituzionalaren ebazpena betetzea eskatu dio Torrenti
Halaber, Konstituzionalaren ebazpena betetzea eskatu dio Fernando de Paramo Ciudadanos alderdiko Komunikazio idazkariak Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteari.
Kazetariei esandakoaren arabera, Fernando de Paramori "zentzuzkoa" iruditzen zaio ihes eginda dagoen pertsona bat Generalitateko presidente ez izendatzea.
Beste hautagai bat izendatzea eskatu dio Casadok gehiengo independentistari
Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak, bere aldetik, "gehiengo independentistari dei egin dio" Kataluniako Gobernuko presidente izateko Carles Puigdemont ez den beste hautagai batean pentsa dezan.
Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ezagutu ostean, Espainiako Gobernuak "dagokion ardura bete duela" defendatu du Casadok, Konstituzioaren eta Kataluniako autonomiaren aurka "iruzurrik egon ez dadin beharrezkoak diren neurriak" hartu dituelako.
artu dituelako.