Politika
Auzitegi Konstituzionalean
Agentziak | Erredakzioa
Arrazoi pertsonalak tarteko, Andres Ollero epaile kontserbadorea ez da saioan izango. Errekurtsoa onartuko balu, Parlamenteko akordioa automatikoki bertan behera geratuko litzateke.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiaren hautagaitzaren aurka Espainiako Gobernuak aurkeztutako helegitea tramitera onartu ala ez ebazteko Auzitegi Konstituzionalean egiten ari diren ezohiko bilerari ekin diote berriro, atsedena hartu ostean, 16:45ean.
Konstituzionala banatuta dago inbestidura saioaren etetearen inguruan. Auzitegi bertako letraduek egin duten txostenak Gobernuaren errekurtsoa ez onartzea gomendatzen du, eta gauza bera esan du Juan Antonio Xiol Rios ponente progresistak ere. Dena dela, kontserbadoreek dute gehiengoa (7-4) eta horiek gomendio horiei muzin egin eta Rajoyren Gobernuak eskatutako errekurtsoari argi berdea ematea erabaki dezakete.
Arrazoi pertsonalak tarteko, Andres Ollero epaile kontserbadorea ez da bileran bazkaldotik, baina horrek ez du emaitzan eraginik izango, gutxienez zortzi epaile ados jarri behar direlako.
Bildura eguerditik
Auzitegi Konstituzionalak ezohiko bilera ari da egiten larunbat honetan, Espainiako Gobernuak Carles Puigdemonten inbestiduraren aurka aurkeztutako helegitea aztertzeko. 13:10etan hasi dute bilera eta Gobernuaren helegitea tramitera onartu edo ez erabaki behar dute. Tramitera onartuko balute, Puigdemonten hautaketa plenoa bertan behera geratuko litzateke. Hala ere, ez du gaiaren mami edo funtsaren inguruko erabakirik hartuko.
Prozesuan pertsonatzeko eskaera egin du Junts per Catalunyak, tartean Puigdemontek diputatu gisa, eta eskera hori ere aztertuko dute magistratuek. Baiezkoa emango baliete, euren argumentuak azaltzeko aukera izango lukete Auzitegi Konstituzionalean.
Konstituzionaleko iturriek aurreratu dutenez, auzitegiak tramitera onartu eta president hautagaiaren aukeraketa bertan behera utziko du. Gainera, Parlamenteko Mahairen kideei obeditzeko betebeharra gogoraraziko die ebazpenean.
Carles Puigdemonten inbestidura bozkatzeko Parlamentaren saioko deialdiaren aurka Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztea onartu zuen atzo Espainiako Gobernuak, nahiz eta Estatu Kontseiluak orain errekurritzea ez babestu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa