Politika
Kolektiboaren oharra
EITB.EUS
Presoen kolektiboak agiria bidali du Foro Sozialak gaur-biharretan preso, iheslari eta deportatuen inguruan egin behar duen bileraren harira.
Sarek urtarrilaren 13an Bilbon egindako manifestazioaren irudia, ETBko bideo batetik hartua.
Albisteak (4)
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) nabarmendu duenez, "gatazka gaindituko bada kaltetu guztiei zor zaien sendabidea eman behar zaie", eta hor harira, bere esku "dagoen guztia" egiteko prest dagoela erantsi du.
Kolektiboak oharra bidali die Berria eta Gara egunkariei IV. Foro Sozialak gaur-biharretan Irunen egin behar duen bileraren harira. Hitzorduan "arrazoi politikoengatik preso edo ihesean dauden pertsonen gizartaratzea errazteko" pausoez eztabaidatuko dute, eta gogoeta horiei "ekarpena" egin nahi izan die EPPK-k.
Agirian Frantziako Gobernuak presoak hurbiltzeko hartutako erabakiaz mintzatu da kolektiboa, eta "pozez bezain tentuz" hartu duela erantsi du. Itxaropentsu agertu da EPPK, "lehen urrats horiek preso guztion askatasuna eta gatazkaren gainditzea ekarriko duen bidearen hasiera ziurra" izan daitekeelakoan.
EPPK-ren aburuz, presoek "konponbidearen parte" izan behar dute, eta ordezkatzen dituen kolektiboa prest dago bere "esku dagoen guztia" egiteko "kaltetu guztiei zor zaien sendabidea emateko".
Lehentasunak aipatuta, "premia larrikotzat" jo ditu "gizatasuneko neurriak hartzea" larriki gaixo dauden presoentzat eta adinduentzat, eta sakabanaketa amaitzea.
Azken gogoeta bat ere plazaratu du EPPK-k bere agirian. Izan ere, horren esanetan, "bake iraunkorra erdietsi eta gatazka ez errepikatzeko modu ziurrena gatazkaren muinari eta berau eragin duten arrazoiei heltzea da".
ei heltzea da".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa