08:10

Politika

Lan-erregulazioko espedientea

Lan-erregulazioko espedientearen hasiera salatu dute Edesa Industrialeko langileek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ostegun honetan kontzentrazioa egin dute Basauriko Benta lantegian, Edesa Industrialeko eta Geyserreko beharginei babesa emateko.

  • Edesa Industrialeko langileak. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.

    Edesa Industrialeko langileak. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

200 pertsona baino gehiago elkartu ziren atzo Basaurin, Edesa Industrialeko eta Geyserreko langileei babesa emateko. Elkarretaratzearen amaieran, langile guztiak kaleratzeko lan-erregulazioko espedientearen hasiera salatu zuten.

Elkarretaratzea Basauriko Benta lantegian egin zuten eta ordu erdi iraun zuen, "Edesa-Geyserren itxierari ez. Eusko Jaurlaritza-Fagor konpromisoak orain".

Kontzentrazioaren amaieran, komunikatu bat irakurri zuten. Salatu zutenez, "erremediorik ezean" abian jarritako lan-erregulazioko espedientearen baitan bi enpresa horietako langile guztiak kaleratuko dituzte.

Hori dela eta, Mondragon Taldearen (Fagor markaren jabea), Eusko Jaurlaritzaren, CNAren (enpresen egungo jabea) eta konkurtsoko administratzailearen "borondatearekin" inbertsore berriak erakartzea posible dela uste dute langileek.

Aldi berean, CNAk "laguntzeko" egindako "eskaintza" "serioski" hartu dutela eta horretan lan egiteko deia egin diote enpresari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena