Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuko presidenteordeak inbestidura horren aurka egiteko lehen pausoak iragarri eta ordu batzuk geroago deialdia sinatu du Roger Torrent Parlamenteko presidenteak.
Roger Torrent Parlamenteko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (7)
Carles Puigdemonten (JxCat) inbestidura saioa datorren asteartea urtarrilaren 30erako deitu du Roger Torrent Parlamenteko presidenteak. Osoko bilkura 15:00etan hasiko da.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak Puigdemonten inbestiduraren aurka Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkezteko lehen pausoak iragarri eta ordu batzuk geroago deialdia sinatu du Torrentek.
Puigdemont presidentegai bezala astelehenean proposatu zuen Torrentek, eta izendapena Buttletí Oficial del Parlamenten (Bopc) argitaratu zuen asteartean.
JxCatek osoko bilkura urtarrilaren 31n, arratsaldean, egitea planteatu zuen, baina Torrentek ERCren proposamena defendatu eta astearterako deitzea erabaki du, epea agortu baino egun bat lehenago.
Deialdian, Generalitateko Presidentetzaren legea eta Parlamenteko Araudia jarraituz, saioko gai-zerrendak puntu bakarra duela zehaztu dute: “Carles Puigdemont Casamajo diputatuaren inbestidura bozketa eta bere programaren eztabaida”.
Helegitea
Hala ere, hautagai proposamenaren aurka Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztea onartuko du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan bertan.
JxCateko buruzagiaren status juridikoa Ganberan agerraldia egitearekin “baterazina” dela esan du Saenz de Santamariak; izan ere, Puigdemont Espainian sartu bezain pronto atxilotzeko agindua dute Estatuko segurtasun indarrek.
Horrela gauzak, “Torrent jaunak ezin du Puigdemont jauna hautagai bezala proposatu. Beste bat proposatu dezake”, adierazi du Espainiako Gobernuaren presidenteordeak.
Inbestidura saioa egingo balitz, Puigdemontek gehiengo absolutua beharko luke lehen bozketan presidente izendatzeko eta, beharrezko babes hori lortuko ez balu, bigarren eztabaida bat egingo litzateke, bi egun geroago; bertan gehiengo sinplea lortzearekin nahikoa luke.
ERC: “Hautestontzietan irabazten ez duena auzitegietan lortu nahi du PPk”
Carles Puigdemonti, inbestidurarako hautagai bezala, babesa berretsi dio Sergi Sabria ERCko bozeramaileak. Sabriaren ahotan, “hautestontzietan irabazten ez duena auzitegietan lortu nahi du PPk”.
Estatu Kontseiluaren txostena eta Santamariak iragarritako helegitea hizpide izan ditu Sabriak prentsaurrekoan, Parlamentean. Zentzu horretan, ERCren irizpidea aldatuko ez dutela ohartarazi du. Horren arabera, Puigdemontek “inbestidura hautagaia izateko legitimazioa du”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa