Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Boto delegatuen eskarien eztabaida asteartera arte atzeratzea erabaki du Parlamentuko presidenteak.
Torrentek taldeen ordezkariekin egindako bilera. Argazkia: EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak inbestidura saioa noiz egin erabaki behar du gaur. Berez, urtarrilaren 30ean zen egitekoa, baina Junts per Catalunya (JxCat) taldeak 31n egitea eskatu du —araudiaren arabera, saioa egiteko azken eguna da—. Hala, ostegun honetan erabakiko du Torrentek data baten edo bestearen alde egin. Bruselan diren bost diputatuetatik lauk botoa delegatzeko egindako eskariaren aurrean, erabakia urtarrilaren 30era arte atzeratzea ebatzi du Torrentek.
Parlamentuko presidenteak bilera informala egin du goizean taldeetako ordezkariekin. Batzarrean Puigdemont presidentegai bakarraren inbestidura saioaren inguruan hitz egin dute, baina ez dute akordiorik lortu.
Horrez gain, JxCat taldeak inbestidura saioa urtarrilaren 31n (16:00etan) egitea proposatu baitu. ERC eta Catalunya en Comu-Podem taldeek 30a nahiago dute. Horren kontura, Torrentek gaur bertan hartuko du erabakia.
Parlamentuko araudiaren arabera, urtarrilaren 31 da inbestidura saioa egiteko azken eguna.
Ciudadanos, PPC eta PSC alderdiek ez dute dataren inguruko eztabaidan sartu nahi izan, eurentzat garrantzitsuena saioaren nondik norakoak eta boto delegatuen eskariaren auzia zehaztea omen baita.
>
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa