Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Puigdemontek Torrenteri esan dio urtarrilaren 30ean izango den inbestidura-saioan fisikoki egoteko 'aukera asko' daudela.
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Carles Puigdemont presidentegaia. EFE
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak asteazken honetan Carles Puigdemont (JxCAT) presidentegaiari esan dio "herrialdeari komeni zaiona ahalik eta lasterren Generalitate posiblea eta eraginkorra" izatea dela, eta horretarako "lan egingo" duela.
Torrent Puigdemontekin eta Bruselan dauden gainerako kontseilari ohiekin bildu da Europako Aliantza Liberalaren (ALE) egoitzan, Espainiako Gobernuak Generalitateak Belgikako hiriburuan duen bulegoa ixtea agindu ostean, izan ere, hasiera batean bertan egin behar zuten bilera.
"Lehen minututik lan egin ahal dezakeen Generalitatea behar dugu", adierazi du Kataluniako Parlamentuko presidenteak (ERC), eta "erakundeak 155.aren eskuetatik berreskuratu behar" direla nabarmendu du.
"Mariano Rajoyren Gobernuarekin elkarrizketan aritzeko nahiaren aurrean, ez dugu ezetza bakarrik jaso, baizik eta ez digu bilera egiten utzi", deitoratu du Torrentek. Halaber, debeku horrekin "Puigdemonten eta kontseilarien oinarrizko eskubideak hausten" direla esan du, "ez Espainiako legezkotasunaren testuinguruan soilik, baita Belgikako legezko markoan ere".
Kataluniako Parlamentuko presidenteak esan du ganberako zerbitzu juridikoak legezko akzioak aztertzen ari direla dagoeneko, Generalitateak Bruselan duen bulegoan bildu ezin ezinaren kontra. Egoera "oso larritzat" jo du.
Puigdemonten adierazpenak
Bestalde, Carles Puigdemont presidentegaiak esan du hautetsontzietako mandatua, abenduaren 21etako hauteskunde autonomikoetatik ateratakoa, bera Kataluniako presidente izatea dela, eta inbestidura-saioa "presentziala" izatea dela "onena" azaldu du.
Halaber, Puigdemontek Torrenteri esan dio urtarrilaren 30ean izango den inbestidura-saioan fisikoki egoteko "aukera asko" daudela, eta "azken unera arte" lan egingo duela bertan presentzialki parte hartzeko.
"Inbestidurarik onena presentziala da, hori da guztiok nahi duguna, eta hori izateko baldintzek egon beharko lukete, baina badira beste bide batzuk, eta oraingoz ezin da bat bera ere baztertu", azpimarratu du.
Egoitza aldaketa
Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Carles Puigdeont (JxCAT) presidentegatia Europako Aliantza Librea (EFA) alderdi nazionalisten eta independestisten elkartearen egoitzan bildu dira, Espainiako Gobernuak Generalitateak Bruselan duen bulegoan "presidente ohia" sartzea debekatzeko agindu ostean.
Halaber, Kanpo arazoetako Ministerioak goiz honetan bileraren osterako aurreikusita zegoen prentsaurrekoa bertan behera uzteko argibideak eman ditu.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, bere aldetik, behin eta berriz esan du Puigdemont presidente izendatzea eragotziko dutela "nola edo hala". Kataluniako Parlamentuak Puigdemonten inbestidura ahalbidetzeko ekinbide administratiboren bat abian jarriz gero, Espainiak "berehala" joko du Auzitegi Konstituzionalera, Rajoyk ziurtatu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa