18:27

Politika

Sakabanaketaren amaiera

Frantziako Gobernuak Covite 'lasaitu' du, presoen hurbilketaren harira

Agentziak | Erredakzioa

Consuelo Ordoñez terrorismoaren biktimen elkarteko presidentea Frantziako Justizia Ministerioarekin bildu da, presoen hurbilketari buruz azalpenak eskatzeko.

1:07
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Consuelo Ordoñez terrorismoaren biktimen elkarteko (Covite) presidentea "oso lasai" geratu da Frantziako Gobernuak ETAko presoak Euskal Herritik hurbil dauden espetxeetara hurbiltzeko hartu duen erabakiari buruz eman dizkion azalpenak entzun ostean.

Helene Davo Frantziako Justizia Ministerioko zuzendariordearekin bildu da gaur Parisen. Ordoñezen esanetan, Frantziak ez du neurrik kolektiborik hartuko, "legedi arrunta ezarriko diete eta preso bakoitzak banaka egindako eskaria aztertu ostean hartuko dute erabakia".

Era berean, Justizia Ministerioak "marra gorriak" markatu dituela esan du: "Odol delituak dituzten presoak ez dituzte hurbilduko, ezta Espainian auzibideak irekita dituzten presoak ere".

"Zentzuzko neurriak iruditu zaizkigu", azpimarratu du Coviteko arduradunak.

Kritikak Eusko Jaurlaritzari eta Rajoyri

Bestalde, Ordoñezek presoen auzia konpontzeko Frantziako Gobernuarekin harremanetan dagoen euskal ordezkaritza eta Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu ditu.

"Espetxe politikan aldaketak izan direla sinestarazteko gezurrezko kanpaina bat abiarazi eta mezu interesatuak zabaldu dituzte, baina ez da inolako aldaketarik eman", adierazi du.

"Aldaketa bakarra presoen jarrera aldaketa izan da; Frantziako legedia aintzat hartzea onartu dutelako", erantsi du.

Horrez gain, Espainiako Gobernuaren jokabidea ere salatu du, "Legea eta Zuzenbide Estatua zalantzan jartzea ahalbidetu duelako".

"Espainiako Gobernuaren pasibotasuna dela eta, biktimen elkarte batek desegin behar izan du preso dauden terroristen alde gezurrez betetako kanpaina bat", deitoratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena