Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horri buruzko eztabaida aurreragorako utzi dute. Bost diputatu horien botorik gabe, berdinketa legoke Parlamentuan. Puigdemontek, bere aldetik, erretiratu egin du botoa delegatzeko eskaera.
Albisteak (3)
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak atzeratu egin du Bruselan dauden lau diputatu independentisten boto delegatuari buruzko erabakia. JxCat eta ERC taldeek gehiengoa dute Mahaian —zazpi kideetatik lau JxCat eta ERCko kideak dira—, eta horri buruzko eztabaida aurreragorako uztea erabaki dute.
Inbestidurari begira Bruselan dauden bost diputatu independentistek botoa delegatu dezaketen ala ez erabaki behar du Mahaiak, besteak beste. Bruselan dauden diputatu horiek aurreko astean egin zuten eskaera, baina gaur goizean botoa delegatzeko eskaera erretiratu du Puigdemontek. Beraz, lau diputatuk eusten diote eskaerari.
Mahaiaren erabakia oso garrantzitsua da; izan ere, bost diputatu horiek botoa emateko aukerarik ez balute, independentistek eta oposizioak 65na boto izango lituzkete. Parlamentuko legelarien ustez, atzerrian dauden diputatuek boto delegatua ematea araudiaren kontrakoa litzateke. Dena dela, Mahaiak izango du azken hitza.
Bruselan dauden bost diputatuek beren botoa beste pertsona baten esku uztea eskatu zuten aurreko astean. JxCat taldeak, baina, ezustean, erretiratu egin du Puigdemont zerrendaburu eta Generalitateko presidenterako hautagaiak botoa delegatzeko egindako eskaera. Hauek dira Bruselan dauden bost diputatuak: Meritxell Serret eta Antoni Comin (ERC), eta Carles Puigdemont, Lluis Puig eta Clara Ponsati (Junts per Catalunya).
Parlamentuko legelariek egindako txosten baten arabera, botoa delegatzea Parlamentuko araudiaren kontrakoa da. Azken erabakia, baina, Mahaiari dagokiola esan dute. Mahaiko zazpi kideetako lau JxCat eta ERCko kideak dira; beraz, bi talde horien esku dago erabakia.
Parlamentua osatzeko aurreko astean egindako Legegintzaldiko lehen saioan, espetxean dauden hiru diputatuk botoa delegatzeko aukera eskatu zuten; Bruselako bostek, ez. Kartzelan dauden hiru diputatuek botoa emateko aukera izan zuten, delegatu baten bidez, eta Espainiako Gobernuak iragarri du ez duela auzitegietan helegiterik jarriko horren kontra. Bruselan dauden bost diputatuek boto delegatua emango balute, berriz, auzitegietara joko lukeela aurreratu du Espainiako Gobernuak.
Kontuak kontu, Parlamentuko Mahaiak inbestidura saioaren aurretik hartu beharko du erabakia, eta Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak ostegunerako deitu ditu Mahaiko kideak.
Inbestidurari dagokionez, oraingoz ez dago datarik. Hala ere, beranduenez, urtarrilaren 31n egin beharko litzateke.
teke.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa