Politika
Kopenhageko Unibertsitatean
Agentziak | Erredakzioa
“Nahiz eta Madrilen mehatxuak izan”, indar independentistek gobernu berria laster osatuko dutela adierazi du presidentak Danimarkan.
Carles Puigdemont presidenta Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitatean. Argazkia: EFE
“Nahiz eta Madrilen mehatxuak izan”, indar independentistek gobernu berria laster osatuko dutela adierazi du gaur Carles Puigdemont presidentak. “Negoziatzeko, errepresioa bukatzeko eta gatazkari konponbide politiko bat bilatzeko ordua da”, azpimarratu du Puigdemontek.
“Rajoy deitutako hauteskundeak indar independentistek irabazi zituztela onartu behar du Madrilek, eta Madrilen gobernu ez-legitimoa bukatu behar da Katalunian”, esan du buruzagiak. Espainiako Justiziatik ihes egin zuen, aldebakarreko independentzia prozesua zuzentzeagatik matxinada, sezesio eta diru publikoak bidegabe erabiltzea leporatu ondoren.
Kopenhageko (Danimarka) Unibertsitatean ingelesez hitzaldia eman du presidentak. Espainiatik Belgikara ihes egin zuenetik, Puigdemonten lehen bidaia izan da. Abenduaren 21eko hauteskundeetako emaitzen garrantzia azpimarratu du agintariak. Kataluniarrei euren gobernua aukeratzerik ez dutela esateak “Katalunian demokraziarik ez dagoela, hauteskundeetan bozkatzea alferrikakoa” dela esan nahi du, ohartarazi duenez.
Aretoa, jendez lepo
“Europa osoko demokrazia ideia jokoan dago, ez bakarrik nire herrialdean”, nabarmendu du jendez lepo zegoen aretoan.
Puidemonten hitzetan, abenduaren 21ean Kataluniako herriak mezu bat bidali zion munduari: “Ez gara totalitarismoaren aurrean makurtuko”. “Egunen baten, ez oso berandu”, Kataluniako herriaren borondatea nagusitzea espero du presidentak.
EBren "hanka-sartzeak"
Kataluniarren gehiengo zabala “Europaren aldekoa da oraindik”, ziurtatu du presidentak, baina EBren “hanka-sartzeen” aurrean ezin dituzte begiak itxi. Herrialdeen arabera estandar ezberdinak erabiltzea egotzi die Puigdemontek Europar Batasuneko erakundeei.
Espainiako Gobernuaren presidenteak kataluniarren “oinarrizko eskubideak urratu” dituela salatu du Puigdemontek. Europar Batasuneko erakundeek agertutako “babesa” EBko buruzagiak Rajoyren familia politiko berekoak izatearekin lortu du presidentak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa