11:19

Politika

KAtalunia

U-1a tarteko, politikariak zelatatu ote zituzten ikertzea agindu du Lamelak

Agentziak | erredakzioa

Auzitegi Nazionaleko epaileak Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronela lekuko gisa deklaratzera deitu du.

  • Esquadra Mossoak urriaren 1eko erreferendumean. Argazkia: EFE

    Esquadra Mossoak urriaren 1eko erreferendumean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, Katalunian 2017ko urriaren 1eko erreferenduma tarteko, politikariak zelatatu ote zituzten ikertuko dute. Zelatatzea "nork agindu zuen eta zelan egin zuten" argitu nahi du epaileak, eta hainbat eginbide agindu ditu. Horrez gain, Diego Perez de los Cobos Guardia Zibileko koronela lekuko gisa deklaratzera deitu du, otsailaren 14rako.

Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruzagi ohiaren eta Teresa Laplana intendentearen aurkako auziarekin lotuta daude eginbide horiek.

Esquadra Mossoek hainbat informazio eman beharko diote Auzitegi Nazionalari: Agora izeneko operatiboaren (erreferendumaren harira polizia autonomikoak martxan jarritakoa) nondik norakoak, eta Kataluniako gobernuko eta erakundeetako kideak babesteko batzordearen (operatiboa gauzatzeko ardura zuen) sortze-akta, besteak beste.

Lamelak jakin nahi du batzorde horrek "politikari jakin batzuk zelatatzeko ardura jaso ote zuen 2017ko irailean eta urrian", eta neurriok Agora operatiboan sartu zituzten edo ez.

Horrez gain, erreferendumarekin lotuta, Mossoek Kataluniako Fiskaltzari eta Bartzelonako, Gironako, Lleidako eta Tarragonako Lurralde Fiskaltzei bidalitako txosten eta idatzi oro helarazteko eskatu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena