Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak esan duenez, Fiskaltzaren eskaera 'arrazoizkoa' bada ere, badira agindua ez emateko 'ñabardurak'.
Albisteak (2)
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak Carles Puigdemont presidentea Danimarkan atxilotzeko agindua ematea baztertu du. Fiskaltzak egin dio eskaera goizean, presidentea Kopenhagera joan dela jakitean. Puigdemont Danimarkako unibertsitateko eztabaida batean parte hartzekoa da arratsaldean.
Estatuko Fiskaltza Nagusiak atzo iragarri zuen Carles Puigdemont atxilotzeko euroagindua berriro indarrean jartzea eskatuko ziola Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, baldin eta Kopenhagera joaten bazen.
Auto batean, fiskalaren eskaera "arrazoizkoa" dela esan du Llarenak, baina hura ez emateko "ñabardurak" badaudela erantsi du euroagindua baztertzeko.
Abenduaren 5ean, Llarena epaileak bertan behera utzi zuen Carles Puigdemont eta harekin batera Bruselan dauden lau kontseilarien (Antonio Comin, Lluis Puig, Meritxell Serret eta Clara Ponsati) kontrako euroagindua.
Danimarkako Gobernuak agintari judizialei igorri die Puigdemonti buruzko erabakia
Danimarkako Gobernuak Carles Puigdemonti buruzko erabakia igorri die gaur agintari judizialei. Gobernuak ez du Carles Puigdemonten iritsiera baloratu nahi izan. "Danimarkako agintari judizialei dagokie auzia", adierazi dio iturri diplomatiko batek Europa Press albiste-agentziari.
Anders Samuelsen Danimarkako Atzerri ministroa Bruselan da Europar Batasuneko Atzerri ministroek egingo duten bileran parte hartzeko, eta bertara iritsi denean Carles Puigdemonti buruz galdetu diote kazetariek. Dena den, Samuelsenek ez du argitu Danimarkako agintariek balizko euroagindua gauzatuko duten ala ez. "Kopenhagera iritsi dela entzun berri dut, baina gaia ez dagokio nire sailari, Justiziari baizik. Ez daukat ezer esateko", azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa