06:57

Politika

KATALUNIA

Carles Puigdemont Danimarkan dago hitzaldi batean parte hartzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Fiskaltzak Puigdemont Danimarkan atxilotzeko euroagindua aktibatzeko eskatu dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Danimarkara iritsi da gaur goizean, Bruselatik, Kopenhageko Unibertsitateko Politika Zientzien Sailak Kataluniako egoerari buruz antolatutako eztabaidan parte hartzeko.

Twitter bidez jakinarazi du Puigdemont berak Danimarkako hiriburuan dagoela, eta 14:00etan izango dela ekitaldia: 'Catalunya y Europa en una encrucijada para la democracia' (Katalunia eta Europa demokraziarako bidegurutzean).

Puigdemont Kopenhagera heldu dela baieztatu ostean, Espainiako Fiskaltzak Carles Puigdemont Danimarkan atxilotzeko euroagindua aktibatzeko eskatu dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari.

Estatuko Fiskaltza Nagusiak atzo iragarri zuen Carles Puigdemont atxilotzeko euroagindua berriro berriz indarrean jartzea eskatuko ziola Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari.

Goizeko seiak aldera joan da Bruselako nazioarteko aireportura, Kopenhagerako hegaldia hartzeko. Josep Maria Matamala enpresariarekin batera iritsi da, EFE albiste agentziak baieztatu duenez.

Ryanair konpainiaren hegaldia 06:55an atera da Brusela-Charleroi aireportutik eta 08:30ean heldu da Kopenhagera.

Puigdemontek Kataluniako prozesu independentistari buruzko eztabaida batean parte hartuko du Kopenhageko Unibertsitatean. Urriaren amaieran Bruselara joan zenetik Belgikatik kanpora egindako lehendabiziko bidaia da Danimarkakoa. Gaurko hitzaldia "Katalunia eta Europa, demokraziaren bidegurutzean?" 14:00etan hasiko da.

Bestalde, Carles Puigdemont Danimarkako Parlamentuko hainbat kiderekin bilerak egitekoa da.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena