18:03

Politika

Katalunia

Fiskaltzak Puigdemont atxilotzea aginduko du, Danimarkara joanez gero

Agentziak | Erredakzioa

Agiri ofizial batean Fiskaltzak azaldu duenez, Kataluniako presidente ohia Danimarkara joango den ala ez jakiteko zain dago.

  • Carles Puigdemont. EiTB

    Carles Puigdemont. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia atxilotzeko agindu europarra berriz indarrean jartzea eskatuko dio Estatuko Fiskaltza Nagusiak Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileari, baldin eta astelehen honetan Kopenhagera bidaia egiten badu. Danimarkako unibertsitateko eztabaida batean parte hartzekoa da.

Estatuko Fiskaltza Nagusiak agiri ofizial batean jakinarazi duenez, Puigdemont Danimarkara joango den ala ez "baieztatu zain" daude.

"Danimarkara joaten bada, Fiskaltzak berehala eskatuko du atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua martxan jartzea, agintari judizialek ikertua atxilo dezaten", dio oharrak.

Puigdemont eta Kalutaniako Gobernuko lau kontseilari ohi Bruselan daude gaur egun. Auzitegi Nazionaleko Lamela epaileak joan den azaroaren 2an deklaratzera deitu zituen ikertu gisa prozesu independentistagatik.

Puigdemonten eta Kataluniako lau kontseilari ohien aurkao aginduak

Auzitegi Nazionalean aurkeztu ez zirenez, epaileak atxilotzeko agindu europarra eman zuen, baita nazioartekoa ere bosten aurka: Carles Puigdemont, Antonio Comin, Lluis Puig, Meritxell Serret eta Clara Ponsati.

Auzitegi Nazionalak Kataluniako prozesuaren kontra abiatutako auziak eta Auzitegi Gorenenean hasitakoak bat egin ostean, Llarena epaileak bilaketa eta atzemate aginduak Europan bertan behera uztea erabaki zuen, baina ez Espainiako estatuan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena