11:20

Politika

Katalunia

Gobernua lehenbailehen osatu nahi du Torrentek, 'lanean hasi eta 155a gelditzeko'

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako Parlamenteko presidentearen arabera, Mahaiak erabakiko du presidentearen inbestidura nola egin.

  • Roger Torrent, Kataluniako Parlamenteko presidentea. EFE

    Roger Torrent, Kataluniako Parlamenteko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roger Torrent Kataluniako Parlamenteko presidenteak defendatu duenez, "beharrezkoa da laster Exekutiboa osatzea, lanean hasi eta 155a gelditzeko".

155aren aurrean erakundeak berreskuratzeko beharra azpimarratu du, 'El Punt Avui' egunkariari eskaini eta Europa Press agentziak bildutako elkarrizketan. Torrenten iritziz, "administrazioari eta herritarrei eragin dien" egoera dramatikoa sortu du artikuluaren aplikazioak.

Horrez gain, Parlamenta errekuperatu ahal izan duela ospatzeaz gain, orain Gobernua osatu behar dela defendatu du, "155ak Kataluniako Gobernuak egin dezakeena mugatzen duela" argudiatuta.

Generalitateko presidentearen inbestidura saioari dagokionez, nola egingo den Parlamenteko Mahaiak erabakiko duela azaldu du, "Kataluniak salbuespenezko egoera bizi duela" uste baitu.

Ondoren gaineratu duenez, Carles Puigdemont bada JxCat zerrendaren hautagaia inbestidurara aurkezteko, harekin hitz egin beharko du "argi eta garbi". Halaber, Estremera eta Soto del Real espetxeetara joateko asmoa duela esan du, preso dauden diputatuak bisitatzera.

Bestalde, diputatu guztien eskubideak defendatzea dagokiola ohartarazi du, Parlamenteko presidente gisa, "baita atzerrian eta behin-behinean kartzelan" daudenenak ere.

Mahaiaren erabakiak ondorio judizialak izan ditzakeen galdetu diotenean, Generalitateko presidentea erabakitzea gai politikoa dela berretsi du, eta judizialki eraginen bat izatea kritikatu du. "Horri guztiari buruz justiziaren mehatxupean hitz egin behar dugu, eta hori da drama. Demokratikoki tamalgarria da".

a da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena