Politika
KATALUNIA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilera horrekin emango diote amaiera XI. legegintzaldiari, eta asteazkenean osatuko dute Parlamentu berria. Carme Forcadell ez da bigarren aldiz Kataluniako Parlamentuko presidente izango.
Kataluniako Parlamentuko Diputazio Iraunkorrak bere azken bilera egin du gaur goizean, eta Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak gidatu duen azkena izan da; izan ere, ez du hurrengo legegintzaldiak karguan jarraituko.
Carme Forcadellek uko egin dio berriro ere Kataluniako Parlamentuko presidente izateari. Haren esanetan, "garai politiko berriak" epaiketarik ez duen pertsona bat eskatzen du.
Bilera horrekin eman diote amaiera XI. legegintzaldiari, eta asteazkenean osatuko dute Parlamentu berria. Aurreko legegintzaldia laburra izan da, eta Kataluniako prozesu independentistak markatu du.
Gaurko bileran, litekeena da Parlamentuko abokatuek kaleratutako txostena hizpide izatea. Parlamentuko legelariek baztertu egin dute Carles Puigdemonten inbestidura telematiko edo delegatua.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa