15:15

Politika

Hurbilketa

Frantziak zigorra betetzeko gutxi falta zaien presoak hurbilduko ditu lehenengo

Agentziak | Erredakzioa

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Bizikidetza idazkari nagusiak azaldu duenez, prozesua "mailaka, apurka eta banan-banan" garatuko da.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziak zigorra betetzeko gutxi falta zaien presoak gerturatuko dituzte Iparraldetik hurbil dauden espetxeetara, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide eta Bizikidetza idazkari nagusiak azaldu duenez. Prozesua "mailaka, apurka eta banan-banan" garatuko dela ere argitu du.

Kazetariei Bilbon adierazi dienez, "litekeena da" Frantziako Gobernuak zigorra aurten edo datorren urtean beteko duten ETAko presoak hurbiltzea lehenik eta behin.

Gaur egun, ETArekin zerikusia duten 60 bat preso daude kartzelan Frantzian, eta horietarik erdia DPS estatutuaren kontrolpean daude. Hori dela eta, segurtasun eta murrizketa erregimena dute ezarrita.

Eusko Jaurlaritzak duen informazioaren arabera, Frantziak zazpi presori DPS erregimena aldatu diela baieztatu du. Horrez gain, Mont de Marsan eta Lannemezan espetxeetara egingo duten hurbilketa "mailaka, apurka eta banan-banan" egingo dutela iragarri du.

Frantziako Gobernuak ez du ETAk iragar dezakeen "desmobilizazioaren" erabakiarekin zerikusirik

Bestalde, Frantziako Gobernua ETAk erabat "desmobilizatzeko" uztaila baino lehen har dezakeen erabakiarekiko independentea dela nabarmendu du.

"Urrats positiboa da, eta ekimena txalotzen dugu. Eusko Jaurlaritza zuhurtziaz ari da lanean Gobernu frantziarrarekin eta espainiarrarekin eta hala egiten jarraituko dugu. Egoera interesgarria izanik, zuhurtziaz, tentuz eta diskrezioz jokatu behar da", gaineratu du Fernandezek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena