12:46

Politika

Katalunia

Rajoy: 'Inbestidura modu telematikoan egiten badute, 155ak indarrean jarraituko du'

Agentziak | Erredakzioa

Katalunian "errealismoa eta sen ona" nagusitzeko deia egin du Espainiako presidenteak.

  • Mariano Rajoy. EFE

    Rajoy, PPren bileran. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak ohartarazi duenez, Carles Puigdemont modu telematikoan presidente egiten badute Konstituzioaren 155. artikuluak indarrean jarraituko du Katalunian. "Presidente berria izendatu arte egongo da indarrean", erantsi du.

Alderdi Popularrak batzorde nazionala bildu du gaur, eta bertan egin ditu adierazpenak Rajok. Horren hitzetan, bada garaia Katalunian "errealismoa eta sen ona" nagusitzekoa.

Puigdemont Bruselan dagoela eta, bertatik, modu telematikoan, inbestidura hitzaldia egiteko aukera arautegiaren kontra dela uste du Rajoyk. Iragarri duenez, aukera hori baliatuz gero, Auzitegi Konstituzionalera joko luke Espainiako Gobernuak, eta hala, ez litzatekeela Gobernu berria osatuko. Horrenbestez, "115ak indarrean jarraituko luke", nabarmendu du.

Kataluniako auzian Espainiako Gobernuak izan duen jarrera defendatu du Rajok. "Buruzagi garrantzitsu batzuek politika edota euren karguak utzi dituzte, beste batzuek aldebakarreko bidea baztertu dute", esan du.

Nolanahi ere, Kataluniako hauteskundeen emaitzak ikusita, aitortu du agian euren estrategia ez dela PPrentzat "ona" izan.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena