Itxi

Politika

Katalunia

U-1eko poliziak 'behar bezala zigortzeko' eskatu du Puigdemontek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kataluniako presidente kargugabetuak Twitterren bidez deitoratu duenez, "Espainiako egungo erregimenean Zoido ministroaren dominak bakarrik jasoko dituzte, espetxea bakezaleentzat baita".

1:12

Urriaren 1ean herritarren aurka egin zuten poliziak behar bezala zigortu beharko luketela esan du igande honetan Carles Puigdemont kargugabetutako presidenteak.

Twitterren bidez zabaldutako mezua izan da, eta horrekin batera, urriaren 1ean Poliziak herritarren aurka egindako kargak ikusten diren bideo bat zabaldu du.

"Behar bezala zigortu beharko lukete, baina Espainiako egungo erregimenean Zoido ministroaren dominak bakarrik jasoko dituzte, espetxea bakezaleentzat baita", esan du.

t="utf-8">