Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Demokraten Batzar Nazionalak bilera egin du gaur goizean Bartzelonan, eta mezu hori helalarazi dute bi politikariek. Horrez gain, PDeCATeko presidente gisa agurtu da Mas.
Albisteak (1)
Carles Puigdemont eta Artur Mas Generalitateko presidente ohiek batasuna eskatu diote PDeCAT alderdiari, Junts per Catalunyarekin (JxCAT) indarrak elkartzeko eta boto-emaile potentzial gehiago izateko. Abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeetan batera hartu zuten parte.
Demokraten batzar nazionalak bilera egin du gaur goizean Bartzelonan, eta mezu hori helarazi dute bi politikariek. Horrez gain, PDeCATeko presidente gisa agurtu da Mas, politikako lehen lerroa utziko duelako.
Alderdiko batzar nazionaleko kideek txaloka agurtu dute Mas, eta bideo bat ikusi dute ibilbide politikoko une esanguratsuenak gogoratzeko.
Masek batasuna eskatu dio alderdiari irmo: "eskuzabaltasuna" izateaz gain, "eztabaidak, barne-dinamikak eta liskarrak" alde batera uztea.
Zentzu berean, JxCATen "oinarrian" egon diren PDeCATeko egituraren, ahaldunen eta ikuskatzaileen "eskuzabaltasuna eta laguntza" eskertu ditu Puigdemontek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa