Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Artur Masek esan du arrazoi politikoak eta judizialak tarteko utzi duela kargua. Aurrerantzean Neus Muntek zuzenduko du alderdia.
Albisteak (4)
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak dimisioa eman du arratsalde honetan PDeCATeko presidente gisa.
Gaurko egunez, duela bi urte Generalitateko presidentegai izateari uko egin zion, Carles Puigdemonten mesedetan.
Masek premiazko agerraldia egin du PDeCAT alderdiaren egoitzan. Alderdi horretako buruzagi eta kideak izan ditu ondoan, hala nola, Marta Pascal, David Bonhevi, Neus Munte, Francesc Homs eta Xavier Trias.
Masek esan du arrazoi politiko eta judizialak tarteko erabaki duela kargua uztea.
Joan den abenduaren 21eko hauteskundeetan Junts per Catalunya hautagaitzak izandako emaitza ona ikusita, alderdi horrek "hazten jarraitzea" ahalbidetu nahi du albo batera eginda.
Era berean, Masek gogoratu du bi kasutan dagoela ikerketapean: 2014ko azaroaren 9ko galdeketaren auzian eta 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren auzian.
Ildo horretan, argitu nahi izan du ez duela dimisioa eman datorren urtarrilaren 15ean Palau auziaren epaia jakinaraziko dutelako.
"CDCk jada ordaindu zuen ezar zitekeen zigorrik handiena: alderdiaren desegitea", azpimarratu du.
Halaber, ukatu egin du Carles Puigdemonten estrategiarekin bat ez datorrelako utzi duela kargua.
Azken bi urteotan Puigdemonten kontrako adierazpen publikorik egin ez duela eta aurrerantzean ere jarrera horri eutsiko diola esan du, "haren kudeaketarekin ados egon ala ez".
Horrenbestez, Puigdemontek erbestetik har ditzakeen erabakiak errespetatuko dituela erantsi du.
Neus Muntek zuzenduko du alderdia
Bestalde, aurrerantzean Neus Munte kontseilari ohiak zuzenduko du PDeCAT.
Artur Masekin batera iritsi zen alderdiaren zuzendaritzara 2016ko uztailean, eta gaur arte alderdiko presidenteordea izan da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa