20:47

Politika

Auzitegi Gorenaren erabakia

Junqueras, espetxetik: 'Haserrea adore eta pertseberantzia bihurtu'

Agentziak | Erredakzioa

ERCk Europako Justiziara joko du. “Errealitate alternatibo” bat sortzea leporatu dio Junquerasen abokatuak Gorenari. “Ez dira preso politikoak dagoeneko, bahituak baizik”, adierazi du Puigdemontek.

  • Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde kargugabetua. Artxiboko irudia: EiTB

    Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde kargugabetua. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Goreneko gai penaletarako gelak espetxean jarraitzeko erabakia hartu ondoren, Oriol Junqueras Generalitateko presidenteorde kargugabetuak jendearen babesa eskertu du: “Haserrea adore eta pertseberantzia bihurtu”.

“Eutsi, nik eutsiko diot eta”, esan du Twitter sare sozialean. Bestalde, indarra eta batasuna mantentzea eskatu du ERCko buruzagiak.

“Datozen egunetan indartsu eta baturik mantendu. Haserrea adore eta pertseberantzia bihurtu. Gorrotoa maitasuna. Hurkoarengan pentsatu beti. Berregin behar dugunean pentsatu. Eutsi, nik eutsiko diot eta. Eskerrik asko zuen babesagatik. Maite zaituztet”, adierazi du.

 

ERCk Europako Justiziara joko du

 

Gorenaren erabakia deitoratu du Sergi Sabria ERCko bozeramaileak. “Badaezpadako espetxeari juridikoki eusterik” ez dagoela adierazi du Sabriak Twitter sare sozialean. Erabakiak ezustean harrapatu ez dituela erantsi du; izan ere, beste behin ere komunikabideek aurreratu dute.

Hala ere, Junqueras kartzelatik ateratzeko saiakeran bere alderdiak ez duela etsiko ohartarazi du Sabriak. Auzia Europako Justiziara eramango dutela gaineratu du: “Borrokan jarraitu eta Europara eramango dugu, Junqueras itzuli ahal izateko”.

 

"Errealitate alternatibo" bat sortzea leporatu dio Junquerasen abokatuak Gorenari

 

Andreu Van den Eynde Junquerasen abokatuaren hitzetan, Auzitegi Gorenak autoan errealitatea bortxatzen du, “errealitate alternatibo” bat sortuz. Junqueras pertsona bortitza litzateke eta indarkeria bultzatuko luke, Gorenaren arabera.

Espetxean mantentzeko autoa funtsean epai bat dela uste du abokatuak: “Norbait errudun jotzen du oraindik hasi ez den prozedura batean”.

Puigdemont: “Ez dira preso politikoak dagoeneko, bahituak baizik”

Gorenaren erabakia kritikatu du Carles Puigdemont Generalitateko presidentak, eta lau buruzagi soberanistek kartzelan jarraitzea deitoratu du: “Ez dira preso politikoak dagoeneko, bahituak baizik”.

Auzitegiaren erabakiaren berri izan ondoren, independentismoak beti “bide baketsuaren” aldeko apustua egin duela ziurtatu du Puigdemontek Twitter sare sozialean. Independentismoak aurkitu duen erantzun bakarra bere buruzagientzako kartzela izan dela salatu du.

 

"Zigorren" aurrean "bide politikoak" defendatu ditu Urkulluk

 

Azkenik, Iñigo Urkullu lehendakariak Gorenaren erabakiarenganako “errespetua” agertu du, baina Kataluniaren etorkizunari “bide politikoetatik” heldu behar zaiola errepikatu du, eta ez prozedura “judizial eta zigorretatik”.

Auzitegi Goreneko magistratuek hartu duen erabakiarenganako “errespetua” azaldu du Urkulluk sare sozialetan, baina Parlamenta osatu eta inbestidura saioak egin baino lehen, “Kataluniako etorkizunari bide politikoetatik heltzeko erabakiak” hartzea “espero” du; “eta ez bide judizialak, are gutxiago, zigorrak”.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena