Politika
KATALUNIA
RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA
'Hauteskundeetako irabazlea' izaki, Carles Puigdemont Generalitateko presidente izendatzea dela aukera bakarra zehaztu du ERCko bozeramaileak. Helburu nagusi gisa, 155arekin amaitzea jarri du.
Sergi Sabria, ERCko bozeramailea. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
Sergi Sabria ERCko bozeramaile eta Kataluniako parlamentuko diputatu aukeratuak azpimarratu duenez, bere alderdiak ez du Carles Puigdemont ez den beste inor Generalitateko presidente izendatzea kontenplatzen: "Puigdemont presidente izendatzea da plan bakarra".
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan Sabriak esan duenez, ERC Junts per Catalunyaren proposamenaren zain dago akordio bat lortzeko, "ahalik eta azkarren 155. artikuluaren aplikazioa bertan behera uzteko eta Kataluniako erakundeak berreskuratzeko. Sabriak gogoratu duenez, Junts per Catalunyak hauteskunde kanpainan erabilitako esloganak zioena aintzat hartuta ("Puigdemont itzultzea nahi baduzu, eman botoa Puigdemonti"), orain berari dagokio pausoa ematea.
Oriol Junqueras kartzelatik ateratzeko aukeraz galdetuta, ezkor mintzatu da eta onartu du ez duela espero Auzitegi Gorenak ERCko buruzagia aske uztea, nahiz eta "bake gizona" izan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa