23:17

Politika

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dagok sinadura bilketa hasi du Donostian

EITB | Eitb.eus

8.000 sinadura biltzea espero dute, udazkenean herri galdeketa egin eta etorkizuna erabakitzeko helburuarekin. Udaberrian zehaztuko dituzte galdera eta galdeketa egiteko data.

  • Gure Esku Dagok sinadura bilketa hasi du Donostian. Argazkia: EiTB

    Gure Esku Dagok sinadura bilketa hasi du Donostian. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gure Esku Dago ekimenak sinadura bilketa hasi du larunbat honetan Donostiako Konstituzio Enparantzan, datorren udazkenean herri galdeketa egin eta etorkizuna erabakitzeko helburuarekin. Udaberrian zehaztuko dituzte galdera eta galdeketa egiteko data.

Ekimenak EH Bildu, EAJ, Podemos, ELA eta LABen babesa du. Hala, lehen sinadurak eman dituztenen artean aurpegi ezagunak izan dira: Joseba Egibarrek, Maddalen Iriartek eta Xabier Zaldiasek bat egin dute ekimenarekin.

Gure Esku Dagok 8.000 sinadura biltzea espero du, galdeketetarako udal araudiak zehazten duena baino 5.000 gehiago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena