Politika
Urte bukaerako mezua
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako presidentearen hitzetan, "egungo egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala azken urtebetekoa baino hobeagoa da eta, hortaz, baikorrak izateko arrazoiak ditugu".
Albisteak (3)
Uxue Barkos Nafarroako presidenteak "egonkortasun ekonomikoa eta politikoa" aipatu ditu Nafarroan aurrera egiteko "giltzarri? gisa, horiek baitira "egoera ekonomikoaren adierazleak hobetzeko gakoak". Ildo horretan, alde batetik, Nafarroako ekonomia % 3tik gora hazi dela azpimarratu du eta, bestetik, Nafarroako eta Espainiako gobernuek Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa eta 2018rako Aurrekontuak sinatu izana nabarmendu ditu.
Horrela, urte bukaerako mezuan Nafarroako presidenteak azaldu duenez, "egungo egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala orain dela urtebetekoa baino hobeagoa da eta, hortaz, baikorrak izateko arrazoiak ditugu".
Bestalde, langabezia "krisiaren zauri larriena" dela esan du, hori baita gizartearen kezkarik nagusiena, eta hortaz, "erronka kolektibo nagusia ere"; baina, "Nafarroan bide onetik goaz, azken hamarkadan enpleguan izandako urterik onena itxiko baitugu", adierazi du.
Barkosen aburuz, "gazteen talentua behar dugu Nafarroa indartzeko eta aberasteko, eta ondorioz, gazteentzako aukerarik onenak sortzeko lan egin behar dugu".
Azkenik, 2018. urtea "egunez egun gauza asko lantzeko aukera bikaina emango digu guztioi". Izan ere, "nahi dugun Nafarroa solidarioa, integratzailea, modernoa eta lehiakorra eraikitzeko lana daukagu oraindik", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa