Politika
Negoziazioen amaiera
eitb.eus
Horrela, urtero 510 milioi euroko ekarpena egin beharko dio Nafarroak Estatuari. Gainera, 145,5 milioi euro itzuliko dizkio Madrilek Foru Erkidegoari, azken bi urteetan gehiegi ordaindu duelako.
Gobernu zentraleko eta Nafarroako Exekutiboko ordezkariek Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa sinatu dute Ogasun Ministerioaren egoitzan. Horrela, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena txikiagoa izango da aurrerantzean.
Horrela, Cristobal Montoro Ogasun ministroak eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren Hazienda eta Finantza Politikarako kontseilariak akordioa sinatu dute, Nafarroa eta Estatua Batzorde Koordinatzailearen baitan. Ekonomia Hitzarmenaren eguneraketa 2015-2019 bosturtekoan izango da indarrean.
Hilabeteak negoziatzen eman ondoren, Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpena urtero 510 milioi eurokoa izatea adostu dute bi administrazioek, 2015. urteko ekarpena oinarri hartuta. Honenbestez, aurreko bosturtekorako (2010-2014) adostutako baldintzen luzapenari amaiera eman diote aldeek.
Bi administrazioek sinatutako akordioak oinarrizko ekarpena 510 milioi eurotan finkatu eta 2016ko behin betiko zenbatekoa 497,7 milioi eurotan zehazten du. Gainera, 2017ko behin-behineko ekarpena aurreratzen du: 509 milioi euro. Bestalde, akordioak 2015 urtetik atzeraeraginezko ondorioak izango dituela ezartzen du hitzarmenaren legeak.
Akordioaren arabera, 145,5 milioi euro itzuliko dizkio Madrilek Nafarroari, azken bi urteetan gehiegi ordaindu duelako.
Cristobal Montoro Ogasun ministroa eta Mikel Aranburu Nafarroako Gobernuaren Hazienda eta Finantza Politikarako kontseilaria. Argazkia: EFE
Akordio "oso positiboa"
Sinaduraren ondoren, "nafarrentzako eta espainiarrentzako akordio oso positiboa da", azpimarratu du Ogasun ministroak.
Zentzu horretan, akordioak erakundeen arteko harremana normalizatzen duela goraipatu du Montorok, "batere zentzurik ez duten" gatazkak saihestuz.
Nafarroako Hazienda kontseilariaren hitzetan, akordio "pozgarria" da Foru Gobernuarentzat, tradizio "historiko" baten parte delako, "1841ean Nafarroako Ekonomi Hitzarmena finantziazio tresna bezala normalizatu zutenetik".
Ministerioaren ulermena eta jarrera ona eskertu ditu kontseilariak. Akordioak erakundeen egonkortasuna bermatzen duela nabarmendu du Aranburuk. Bosturtekoa amaitzeko, helburuak bete aldera "nolabaiteko lasaitasuna" ematen duela erantsi du.
ela erantsi du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa