Politika
Itun Ekonomikoa
Agentziak | Erredakzioa
Maria Solana bozeramaileak azpimarratu du hitzarmen berria "Nafarroako Gobernuak ezarritako irizpideetatik hurbil" dagoela.
Nafarroako Itun Ekonomiko berria "albiste ona" eta "negoziazio konplexu" baten ondorioa dela adierazi du Foru Gobernuak.
Espainiako eta Nafarroako gobernuek arratsalde honetan sinatuko dute akordioa. Maria Solana bozeramaileak esan du hitzarmena "ona" dela Nafarroako gizartearentzat, eta pozik agertu da akordioa urtea amaitu aurretik erdietsi dutelako.
Nafarroako Gobernuak bihar egingo du balorazio zabalagoa, Madrilen hitzarmena sinatu eta biharamunean, hain zuzen ere. Alabaina, Solanak aurreratu du "Foru Gobernuak ezarritako irizpideetatik hurbil" egongo dela Estatuari ordaindu beharreko zenbateko berria.
"Urte hauetan proposatu eta defendatu dugun horretatik oso hurbil egongo gara; negoziazioa luzea eta konplexua izan da, arrazoi ezberdinak direla medio, baina akordioa arratsalde honetan itxiko dugu", adierazi du.
"Itun oso garrantzitsua da, Nafarroako aurrekontua justuagoa eta osasuntsuagoa izatea ekarriko duelako", erantsi du.
Bestalde, Nafarroako Gobernuari babesa ematen dio laukoak egoera ona bizi duela esan du, eta horren erakusgarri jarri du 2018ko aurrekontuak onartu izana.
"Ikuspuntu ezberdinak ditugu, baina aldaketaren aldeko apustua irmoa da eta, ondorioz, 2015ean hasitako aldaketarekin aurrera segitzea da lau alderdion asmoa", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa