12:47

Politika

"Boulevard" irratsaioan

'Guardia zibilen aurkako epaiketa Zuzenbide Estatuaren emaitza da'

Erredakzioa

Radio Euskadi

Naturaltasunez jarraitzen du epaiketa Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak; epaia jakin aurretik, Portu eta Sarasola torturatu izana egotzi dieten agenteen testigantzaren alde agertu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu izana leporatzen dieten 15 guardia zibilen aurkako epaiketa "Zuzenbide Estatuaren emaitza da", esan du Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak.

"Demokraziaren handitasunari" esker, "bi ETAko kideren" salaketetan oinarritutako epaiketa hori egin daiteke, gaineratu du Radio Euskadin emandako elkarrizketan.

Ezker abertzalearen diskurtsoan aurrerapausoak, nahikoak ez direla onartu du Cabiecesek, horren hitzetan, "demokraten alde zaude edo ez".

"Gobernuak ez du bakarrik Estatutua garatzen taldeen babesa behar duenean", adierazi du Cabiecesek Madrileko Aurrekontuen negoziazioari buruz galdetuta. Horren arabera, Exekutibo zentralak ez du "oztoporik" jarri, eta beste alderdia zen negoziatzeko borondaterik ez zuena.

EAJrekin lortutako akordioak jasotzen duenez, Abiadura Handiko Trenaren epeak beteko dituztela berretsi du Cabiecesek .

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena