Politika
torturei buruzko txostena
Agentziak | Erredakzioa
Sozialistak torturen txostenarekin bat ez etortzea "ez da gobernukideen arteko apurketa baten hasiera", Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen ustez, ez da garrantzitsua sozialistak torturei buruzko txostenarekin bat ez etortzea; izan ere, "ados ez egotea ez da gobernukideen arteko apurketa baten hasiera".
Eusko Jaurlaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuarekin batera egindako txostenari buruz galdetu diote Erkorekari gobernu bileraren osteko ohiko prentsaurrekoan. Sozialisten kritikek koalizioko gobernuan arrakala sortu ote duten galdetuta, ezetz erantzun du eledunak. Horren aburuz, bi alderdiek bat egiten dute "Poliziaren giza eskubideen urraketak aitortu eta erreparatzeko konpromisoan".
Horrez gain, txostena zuzendu duen pertsonaren (Francisco Etxebarria auzitegiko mediku eta EHUko irakaslea) "izen ona" azpimarratu du, baita ikerketa lanaren "zorroztasun eta kalitate zientifikoa" ere.
Erkorekaren iritzian, "zilegi eta normala da alderdi ezberdinen artean irizpide eta iritzi ezberdinak izatea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa