12:16

Politika

Torturei buruzko txostena

Torturaren aurkako Europako Batzordea: 'Jaurlaritzaren txostena oso interesgarria da'

Agentziak | Erredakzioa

Europako erakundeak torturen inguruan egin ohi duen azken ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu gaur Eusko Legebiltzarrean.

  • Jeroen Schokkenbroek eta Manu Lezertua. Argazkia: Ararteko

    Jeroen Schokkenbroek, Lezertuarekin batera, aurkezpenean. Argazkia: @ararteko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jeroen Schokkenbroek Europako Kontseiluaren Torturak Prebenitzeko Europako Batzordeko (TPB) idazkariaren iritzian, "oso interesgarria" da Eusko Jaurlaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuarekin batera torturei buruz egindako txostena ("1960tik 2014ra bitartean Euskadin gertatutako tortura eta tratu txarrak ikertzeko proiektua"), sakon aztertzeko astirik izan ez duela ohartarazi duen arren.

Manu Lezertua arartekoarekin batera, agerraldia egin du gaur Schokkenbroekek Eusko Legebiltzarrean, eta Europako erakundeak 2016 urteari dagokion ikerketaren ondorioak aurkeztu ditu.

Jaurlaritzak atzo aurkeztutako txostenaren berri ote zuen galdetuta, baietz erantzun du adituak, eta "oso interesgarria" dela iritzi dio. Buru duen erakundeak, ordea, ez du txosten horretan parte hartu.

"Prebentzioa"

Schokkenbroeken iritzian, tankera horretako lanek "egia azalarazten dute", eta etorkizunean tortura eta tratu txar kasuak gertatzea saihesten dute.

TPBren lanaren garrantzia ere azpimarratu du, "prebentziokoa". Aditu horren arabera, Estatuko segurtasun indarren artean "prebentzio eragin garrantzitsua" du, tortura salaketa bat dagoen bakoitzean "ikerketa serio" bat egongo delako.

Jaurlaritzak egindako txostena "sinesgarria" ote den itaunduta, Schokkenbroekek esan du ez duela edukia sakon aztertu, baina batzordeak "gai horretan egiten diren esfortzu serio" oro kontuan hartzen dituela nabarmendu du.

Torturak Prebenitzeko Batzordeak 2016az egindako azterketa ahotan, adituak "aurrerapauso garrantzitsutzat" jo du 2015-2016 urteetan inkomunikazio epea aplikatu ez izana. Nolanahi ere, aukera hori "Espainiako arautik behin betiko" kendu behako luketela uste du.

 

te du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena