08:47

Politika

Torturari buruzko txostena

PSE ez dago ados torturari buruzko txostenarekin, ez mamian ezta forman ere

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ohar batean sozialistek adierazi dutenez, tortura praktika orokorra izan den teoria 'faltsua' iradoki du txostenak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PSE-EEk bere desadostasuna erakutsi du, alderdi eta Eusko Jaurlaritzako bazkide gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1960 eta 2014. urteen artean izandako tortura kasuei buruz Eusko Jaurlaritzak eta EHUk astelehen honetan aurkeztutako txostenarekin. Sozialistek ohar batean jakinarazi dutenez, ez daude ados ez mamiarekin ezta eman zaion formarekin ere. Horren arabera, Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian, gutxiengoan agintzen zuenean, abiatu zuen ikerketa hau, eta PSE-EEk ez ditu txostenak proposatzen dituen proposamenak babestuko.

"Gure ustez, akatsa da ETAren mende erdiko ibilbidea 840 hildako eta 3.400 torturatu izan direla esatera laburbiltzea". Alderdi sozialistaren esanetan, "torturaren praktika orokorra izan den ideia faltsua ematen da horrela". Horren aurrean, Zuzenbide Estatuaren aurrean Poliziak eta botere judizialak egindako lana goraipatu du.

PSE-EEren iritziz, torturaren erreparazioa 2016ko motibazio politikoko biktimen legearen baitan egin behar da, eta, beraz, ez du torturak prebenitzeko lege baten beharrik ikusten.

Alderdi sozialistaren esanetan, Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldeak aztertu behar ditu "terrorismoak zintzilik utzi dituen gaiak"; torturak, argitu gabeko atentatuak, jazarpena jasan duten biktimen erreparazioa eta egindako minaren aitortza, besteak beste.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena