Politika
KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua espetxeratuta dagoen kartzela atariko ekitaldiaz gain, azken egunean beste bat egingo du Sant Vicenç dels Horts herrian (Bartzelona).
Marta Rovira ERCren zerrendako bigarrena. Artxiboko argazkia: EFE
2017ko abenduaren 21ean Katalunian egingo diren hauteskundeei begira, ERCk bi ekitaldi egingo ditu kanpainako azken egunean (abenduak 19): Estremerako kartzelaren atarian, hain zuzen ere, Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua dagoen espetxean, bata, eta Sant Vicenç dels Horts herrian, bestea.
Estremerako ekitaldiaren helburuak azaroaren 2tik behin-behineko espetxealdian dagoen Oriol Junqueras kartzelatzeko erabaki "bidegabea" salatzea eta ERCko zerrendaburu eta Generalitateko presidenteorde kargugabetua aska dezatela eskatzea izango dira.
ERCko iturriek azaldu dutenez, Estremerako ekitaldian, Bartzelonako zerrendako lehen hamabost hautagaiek eta Girona, Lleida eta Tarragonako lehen hiru hautagaiek parte hartuko dute. Horiez gain, ERCko hainbat diputatu eta senatari ere bertaratuko dira.
Dena den, Carles Puigdemont presidentearekin batera Bruselan dauden ERCko bi kontseilari kargugabetuak eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea ez dira bertan izango.
Bestalde, kanpainako azken egunean beste ekitaldi bat egingo du ERCk, 19:00etan, Sant Vicenç dels Horts udalerrian (Bartzelona), Junqueras bizi den eta alkate izan zen herrian, hain zuzen ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa