20:39

Politika

Katalunia

Artur Masen eta Kataluniako kargu ohien etxebizitzak enbargatuko dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Kontu Auzitegiak 5,2 milioi euroko zigorra ezarri zien Artur Mas, Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigauri 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik.

  • Artur Mas, Irene Rigau eta Joana Ortega. Artxiboko argazkia: EFE

    Artur Mas, Irene Rigau eta Joana Ortega. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Kontu Auzitegiak Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren etxebizitza bat behin-behinean enbargatzeko agindua eman du.

2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik, 5,2 milioi euroko zigorra ezarri zion Kontu Auzitegiak. 2,9 milioi euro ordaindu ostean, etxebizitza bat berme gisa aurkeztu zuen Masek eta orain hura enbargatzea ebatzi dute.

Francesc Homs, Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohiek eta Jordi Vilajoana Presidentzia idazkari nagusi izandakoak ere gauza bera egin zuten eta haiei ere berme moduan aurkeztu zituzten etxeak kendu egingo dizkiete.

Auzipetuek bost eguneko epea dute helegitea aurkezteko eta etxebizitzak enbargatzea saihesteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena