14:18

Politika

2018ko kontuak

Osoko zuzenketak baztertuta, aurrera egin du 2018ko aurrekontuen proiektuak

Agentziak | Erredakzioa

Jaurlaritzak eta PPk lortutako akordioari esker, atzera bota dituzte EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2018ko EAEko aurrekontuen proiektuaren inguruko eztabaida abiatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean, eta espero bezala, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte EAJk, PSE-EEk et PPk. Hori horrela, proiektuak bere bidea jarraituko du ganberan.

Aurrekontuak onartzeko ituna izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Alderdi Popularrak. Adostutakoaren arabera, 11.486 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean Urkulluren Gobernuak, eta hori ahalbideratzeko, abstentziora joko du PPk abenduaren 22ko azken bozketan (boto baten faltan dago EAJren eta PSEren koalizio gobernua). 30 milioi PPk proposatutako sail edo gaietara bideratuko dituzte.

Alfonso Alonsoren alderdiak "hitz egiteko eta akordioa lortzeko" erakutsitako jarrera azpimarratu du Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak proiektuaren aurkezpenean. EAJk, PSE-EEk eta PPk aurrez adostutako zerga-erreforma ipini zuten popularrek baldintza gisa.

Maddalen Iriartek (EH Bildu), bere aldetik, EAEko aurrekontuak "155arenak eta Confebaskenak direla" aitortu du. Horrez gain, "akordio txar baten" ondorio direla ere azaldu du, "Eusko jaurlaritzak gainerako alderdiekin negoziatzeko inolako keinurik ez duela egin" esateaz gain. "Aldez aurretik PPrekin adosteko asmoa zuela" gaineratu du, "gustura dagoelako".

Lander Martinez Elkarrekin Ahal Duguko bozeramailearen ustez, "PP harro egon daiteke, ez baitira Jaurlaritzaren aurrekontuak onartuko, PPrenak baizik". Popularrak "ultrak, zentralistak eta iruzurgileak" direla salatu du Martinezek. Jarraian ondorioztatu duenez, "Euskadiko azken alderdiak inoiz baino indar gehiago du orain, EAJ eta PSE-EEri esker".

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena