Politika
Auzitegi Gorena
agentziak | erredakzioa
Raul Romeva, Carles Mundo, Dolores Bassa, Meritxell Borras, Jordi Turull eta Josep Turull kontseilari kargugabetu bakoitzari 100.000 fidantza ezarri diete eta kalean dira, bermeak ordaindu ostean.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Dokumentuak (1)
Oriol Junqueras Generalitatearen presidenteorde kargugabetua, Joaquin Forn kargugabetutako Barne kontseilaria eta ANC zein Omnium Cultural elkarteetako buruak (Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart) espetxean mantentzea erabaki du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak. Aldiz, gainerako sei kontseilari kargugabetu bakoitzari 100.000 euroko fidantza ezarri die.
Epailearen iritzian, ez dago ihes egiteko arriskurik, baina Junqueras, Forn, Sanchez eta Cuixarten kasuetan delitua berriz egiteko arriskua badagoela uste du.
Llarenaren esanetan, "indarkeriazko leherketa bati lotuta daude haien ekintzak eta, errepikatzekotan, pairatzen dutenek ez dute zuzentzeko edo arintzeko aukerarik izango".
Gainerako seiak (Raul Romeva, Carles Mundo, Dolores Bassa, Meritxell Borras, Jordi Turull eta Josep Turull) espetxetik irten dira, bakoitzak 100.000 euro ordaindu baitituzte. Halere, astero aurkeztu beharko dira Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenean edo eurek erabakitako epaitegi edo auzitegian, eta herrialdetik irteteko debekua izango dute, pasaportea entregatzeko beharrarekin.
Kartzelatik irten diren kontseilari kargugabetuak. Argazkia: EFE
"Auzipean dauden guztien kasuan, delitua berriz egiteko arriskua dago", baina "ezin da gauza bera esan delituok berriz egiteak egingo lukeen kalteen inguruan", gaineratu du Llarenak.
Hori dela eta, magistratuak Junquersek Fornek eta 'jordiak' deitutako biek kartzelan jarraitzea agin du. Ez, baina, ihes egiteko arriskua dagoelako, ez du uste halakorik gertatuko litzatekeenik, bazik eta delitua berri egiteko arriskua badagoela uste duelako eta arrisku horrek, lau kasu horietan, ondorio "larriak, berehalakoak eta konponezinak" eragingo lituzke.
"Horregatik auzipetu bakoitzaren kasuan neurri berezi bat ezarri da, batzuen kasuan fidantza ezarrita eta, besteen kasuan, baldintzapeko espetxealdia aginduta, nahiz eta guztiek bide legalari ekiteko borondatea agertu duten", azaldu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa