19:32

Politika

Kataluniako hauteskundeak

'PPri emandako botoak soilik duela helmuga garbia' azpimarratu du Rajoyk

Agentziak | Erredakzioa

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Casteldefellsen izan da, Xavier Garcia Albiol Generalitaterako PPren hautagaiarekin, kanpainaurreko ekitaldi batean.

  • Mariano Rajoy eta Xavier Garcia Albiol, Casteldefellsen. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy eta Xavier Garcia Albiol, Casteldefellsen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak PSCren aurka hitz egin du Kataluniako hauteskundeetako kanpainaurreko ekitaldi batean. Rajoyren esanetan, "PPri emandako botoak soilik du helmuga garbia". Izan ere, "ez dakigu besteek abenduaren 21eko bozketaren ostean zer egin edo nahastuko duten", esan du.

Rajoyk bigarren aldiz hartu du parte Kataluniako popularren kanpainaurreko ekitaldi batean, 155. artikulua ezartzea erabaki zuenez gero. Mataron egin du, eta aurretik Casteldefellsen ibili da.

PSCren aurkako hainbat mezu helarazi ditu Espainiako Gobernuko presidenteak.

Lehenik eta behin, Xavier Garcia Albiol PPren hautagaiari hitz egin dio: "Jendeak badaki zer egingo duzun eta zer ez botoekin; ez duzu bat egingo, ez independentistekin, ezta Auzitegi Konstituzionalera 155. artikulua ez dadila ezarri eskatzera doan muturreko ezkerrarekin ere".

Ondoren, popularren jarrera "garbia eta gardena" nabarmendu du, gainerako alderdiek kanpainaurre honetan edukitzen ari diren "burutazioen" aurrean.

Bai Rajoyk bai Albiolek argi utzi dute abenduaren 21eko hauteskundeei begira abian duten estrategia: Katalunian etengabe 155. artikulua aplikatzen jarraitzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena